XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Teniente Jaun! Zer geiago egin bear degu?

Tenienteak etzion erantzunik eman; Kardona'ren dokumentuak eskuan, Agilar'gana joan zan:
- Dokumentuak aztertu bearrean gaude.

Ia, adiskide, arjentinar zintzoak paperak dituzte ezaugarri.

Mesedez, ez asarretu; egun zaillak dira, aberria arriskuan dago, eta bakoitzak bere egin-bearra txintxo bete bear du.

Agilar'k burua jokatzen zula jakiñik, sartu zun eskua zorroan: - Eskerrak ekarri nituana - esan zun irriparrez -.

Enitun ba, dokumentuak ia-ia aazturik Mendoza'n utzi?

Banaka-banaka atera zitun paper zar batzuk, Tenienteak aurreneko begiratuan gezurrezkoak zirala igarri zitzaiekenak.

Tankredo'k, alboratuz, ozenki esan zion:
- An zaldia... ta besteek oartu ez zezaketen gañeko zukutik jaten...

Aserre zegon anderetxoa, Tenienteak Kardona'ren esamesai jaramonik egin zielako.

Sumindurik ots egin zion: - Zin eman paper zar batzuei, ta ez siñistu neri!

Paper zar bat baño gutxiago ote naiz ni...?

- Zuk Indietako Artxiboak baño milla bider geiago balio dezu - erantzun zion Moskoso'k bigunki...

- Ta ordun, zer? Agilar nere ezkongaia da; Mendoza'ra itzultzean ezkonduko gera.

Nola ta bildur zu, nik nere uste osoa eman diotan gizonaz?

Tenientea zalantzan gelditu zan.

Anderetxoa samindu? Ez orixe.

Bide izkutua erakutsiz, gudari-maillaren bat igo arazi lezaidaken anderetxoa samindu? Orixe bai ez!

Obe Kardona asarretu arazi...

Ta begiratu gabe eman zizkion paperak berriz.

Kardona'k, bereak gorde, ta oso lañoturik alde egin zun.

Eta Yango'kin topo egiñik, onela mintzatu zitzaion.